Deitu: (+34) 943 76 72 12

Ongi etorri

Ardoaren mundua, liluragarria bezain aberasgarria, gure pasioa da. Enologiaren zirrikitu guztiak ezagutu nahi dituen gero eta jende gehiagori aholkatzen diogu eta zuzentzen diogu, bai gure jakintzarekin, bai lan egiten dugun upeltegietako profesionalen ekarpenekin. Jar zaitez gurekin harremanetan ardoren bat aukeratzerakoan sor dakizukeen edozein zalantza argitzeko.

Gure produktuak

Gure katalogoa osatzen duen ardo sorta zabala, historia eta ospe handiko ardogile taldeek babesten dute. Lan komertzial soil batetik haratago, saldaren atzean pertsona batzuk daude, proiektu bat eta lan egiteko modu bat, lurrarekiko eta mahatsarekiko grin argi batekin. Mahastiak begirune handiz tratatzen dituzten mahastizainak eta enologoekin lan egiteko pribilegioa dugu, mahatsen jatorria eta garbitasuna ahalik eta gehien adierazten dutenak.

Ardoaren mundua infinitua da, inoiz ez da behar adina ezagutzen, eta horregatik, botila, upategi eta mahasti bakoitzaren atzean zer dagoen transmititzeko etengabeko eraketa-prozesuan murgilduta gaude.

Zerbitzuak

Duela urte asko harreman estua dugu upategi nagusiekin, eta horrek produktuen kalitate/prezio erlazio bikaina izatea errazten digu, baina ez ditugu alde batera uzten bikaintasun handiko saldak sortzen diztuzten ekoizle txikiak, harrituta utziko zaituztenak.

LOGISTIKA ETA BANAKETA

Txomin Zubeldiak bere ibilgailu-flota dauka ostalaritzarako produktuak banatzeko. Ia 75 urteko historian, zerbitzua eta entrega modu egokian ematea obsesio bihurtu da bezeroari zerbitzu ezin hobea bermatzeko.

GURE UPELTEGIRIK ONENAK

Gure katalogoa osatzen duen ardo sorta zabalak, ospe handiko ardogile taldeek babesten dute. Tamaina txikiagoko beste mota bateko familia-upeltegiek eta baita mikro-upeltegiak ere osatzen dute etengabe zabaltzen den portfolioa, kontsumitzailearen gero eta premia zorrotzagoei erantzuteko.

BIDALKETA AZKARRA

Gure dendetatik, Bergara, Legazpi eta Beasaindik, zure produktuak azkar bidaltzeko zerbitzua eskaintzen dugu, stock zabala izateko aukera ematen baitigu.

Gure dendak


Bezeroaren bikaintasunarekin eta gogobetetasunarekin dugun konpromisoari eusten ahalegintzen gara, eta harro gaude konfiantzazko eta ardo-kalitate handiko hornitzaile gisa onartuak izateaz. Urteetan zehar, harreman iraunkorrak izan ditugu gure bezeroekin, eta gure dendak haiekin batera hazi direla ikusi dugu. Lanean jarraitzen dugu ardo sorta zabala eta gure bezero guztiei aparteko zerbitzua eskaintzeko.

Bergara

Bergarako gure dendan, eskualde eta herrialde desberdinetako ardo-sorta zabala eskaintzen dugu, ardo beltz leunak, zuri lehorrak eta apardunak, guztiak ere gaian adituek kontu handiz aukeratuak. Edozein momentutarako ardo perfektua aukeratu ahal izango duzu bertan.

Legazpi

Legazpikoa da gure dendarik zaharrena, 70 urte baino gehiago daramatzagu martxan. Bertan, nekaezin lan egiten dugu kalitate handiko ardoen aukeraketa zabala eskaintzeko.

Beasain

Goierriko bihotzean dago ireki berri dugun gure Beasaingo denda. Erdiguneko puntu ezin hobean daukagu kokatuta, eskaerak modu errez eta azkar batean jasotzeko.

Txomin Zubeldia

1944an sortua, gure familia-enpresak hainbat belaunaldi izan ditu, esperientzia, dedikazioa eta lan ona transmititzen jakin dutenak, gure zonaldeko banaketaren erreferente bihurtzeko. Gure negozioaren kudeaketan etengabeko bilakaeraren aldeko apustua egin dugu, azken teknologietara egokituz, gure bezeroengana gero eta gehiago hurbiltzeko asmoarekin, zerbitzu hobea eta kalitate/prezio erlazio handiko produktuak eskainiz.

Eskariak

Txomin Zubeldian eskaera bakoitza zaintzen dugu, dena ondo doala eta gure bezeroek beren ardoak ahalik eta azkarren jasotzen dituztela ziurtatzeko. Ardozale amorratuak gara, eta banatzaile gisa dugun esperientzia zabalak bermatzen gaitu.

Tel. 943 76 72 12

Egin zure eskaera telefono bidez, gure eskaera-sailak edozein zalantza edo galderarekin lagunduko dizu.

GARRAIO-GASTUAK

200 eurotik aurrera garraio-gastuak doakoak izango dira.

72 ORDU BAINO GUTXIAGOAN

Penintsulan bizi bazara, gehienez hiru egunetan gozatuko duzu zure eskaeraz.

*Debekatuta dago edozein graduaziotako edari alkoholdunak 18 urtetik beherakoei saltzea. Gutxienez 3 botila eskatzea.

Kontaktua

Bergara

Elorregui Auzoa, 47
20570 Bergara (Gipuzkoa)

Tel. 943 76 72 12

Legazpi

Plazaola Kalea, 4

20230 Legazpi, Gipuzkoa.

Tel. 943 73 00 95

Beasain

Nafarroa Etorbidea 25

20200 Beasain (Gipuzkoa)

Tel. 943 06 17 14